Skip to the content.
banner_image_radiocontroller banner_image_drone banner_image_submarine banner_image_rc_car

Drone estabilizatuak gidatzeko sarrera. Lehen urratsak

Inoiz dron batekin hegan egin ez baduzu, hasiera batean kontrol ezberdinek nahasgarriak dirudite. Lasai, jarraian egingo dugu azalpen laburra. Hala ere, jakin, horiek ikastea erraza dela oinarrizko printzipioak ulertu ondoren. Hona hemen drone estabilizatu batekin hegan egiteko erabiltzen diren kontrol nagusien banaketa:

Dronak gidatzeko sarrera. 4 mugimendu ardatzak.

  • Throttle (gas):
  • Gailua kontrolatzeko mandoaren ezkerraldean kokatzen den joystikaren mugimendu bertikalak dronaren altitudea kontrolatzen du. Azeleragailua gorantz bultzatzeak drona igoarazten du, eta beherantz tira egiteak, berriz, jaistera.

    Dronak gidatzeko sarrera. Throttle ardatza.

  • Rudder (yaw):
  • Gailua kontrolatzeko mandoaren ezkerraldean kokatzen den joystikaren mugimendu horizontalak dronaren errotazioa kontrolatzen du. Makila ezkerrera edo eskuinera mugitzeak norabide horretan birarazten du drona.

    Dronak gidatzeko sarrera. Rudder ardatza.

  • Elevation (pitch):
  • Gailua kontrolatzeko mandoaren eskuinaldean kokatzen den joystikaren mugimendu bertikalak dronaren aurreranzko eta atzeranzko mugimendua baldintzatzen du. Makila aurrera bultzatzeak dronea aurrera mugiarazten du, eta atzera botatzeak atzera eginarazten du.

    Dronak gidatzeko sarrera. Elevation ardatza.

  • Aileron (roll):
  • Gailua kontrolatzeko mandoaren eskuinaldean kokatzen den joystikaren mugimendu horizontalak dronaren alderik aldeko mugimendua kontrolatzen du. Aleroia ezkerrera edo eskuinera mugituz gero, drona inklinatu egingo da eta dagokion noranzkoan mugituko da.

    Dronak gidatzeko sarrera. Aileron ardatza.

    Dronak gidatzeko esku fina izateko ordu asko behar dira, dronak gidatzen ikasteko erarik onena dronak gidatzea da. Ez dago beste misteriorik. Indoor drone txikiak lehen urratsak emateko aukera paregabea dira.

    Indoor drone txikien sarrera. Lehen urratsak