Skip to the content.
banner_image_radiocontroller banner_image_drone banner_image_submarine banner_image_rc_car

Gurekin harremanetan jartzeko

drone eskola irekiaren ekimena boluntarioen bitartez hornitzen da, ez daukagu lokalizazio fisiko bat, ez eta lan egiteko prozedura jakin bat. Eskolan hainbat unibertsitate irakasleek, goi-mailako hezkuntza irakasleek, modalitate desberdinetako ikasleek eta boluntarioek parte hartzen dute. Eskola indartuko edo osatuko duen edozein ideia edo ekimen bururatzen bazaizu parte hartu eta bidali zure feedbacka, ideiak, kontribuzioak edota materialak.

Asko eskertzen dugu edozein motatako laguntza!

Webgunea osatzeko proposamenak

Kasu horietarako mesedez erabili webgunearen eskola sustentatzen duen github proiektua, eta egizu pull-requesta ahalik eta modu garbienean eta azalduenean.

Bestelako proposamenak

Idatzi zuzenean hona eta azaldu zure proposamenak: Inigo Lopez-Gazpio: inigo.lopez@ehu.eus