Ikasi drone, UAV eta urrutiko RC gailuak erabiltzen
Ongi etorri Drone eta urrutiko gailuen tinker eskola irekira. Webgune honen helburua drone, eta, orohar, urrutiko gailuen teknologia euskaraz modu irekian gizarteratzea da. Gure ustetan, drone, UAV ( Unmanned Aerial Vehicle ) eta RC gailuen (Radio Controlled) teknologiak guztion eskuotan behar luke, kontua da, egun dugun burokraziaren, arautegiaren eta azalpen teknologiko konplexuen eraginez drone eta urrutiko gailuen esparrura inguratzeko interesa galdu egiten dugula. Drone eta urrutiko gailuen eskola ireki honetan teknologiari lotutako informazio guztia aztertu ahal izango duzu, modu sinplean eta irekian ikasi dezazun.
Drone bat edonorentzat. Jostailu baten bitartezko lehen hurbilpena
Drone eskolan informazio eta teknologia guztia biltzen duen online ikastaroa dugu, euskaraz
Dronak eta urrutiko gailuak hazkunde handia izaten ari dira, tamalez, euskaraz ez dago ia kalitatezko informaziorik atzigarri. Drone eta urrutiko gailuen inguruan euskarazko dibulgazioa egiteko helburuarekin ekin diogu proiektu honi, interesa partekatzen dugunon artean teknologia honen itzalean dauden kontu guztiak modu erraz batean gizarteratzeko. Dronen teknologia interesa duen edonori modu irekian eta sinplean helaraztea da gure helburua.
Ongi etorri drone eskola irekira! Eskola hobetzeko ideiarik buruan? jarri harremanetan gurekin eta egin zure proposamenak
Irakurri drone eta RC gailuen inguruko arautegi laburtua
Drone, UAV eta RC gailuen teknologia, hardwarea, arautegia eta erregulazioa lantzen duen ikastaro irekia
Drone eta urrutiko gailuen tinker eskola irekiak aipatutako teknologiarekin lotutako edozein gairen inguruan egingo du dibulgazioa euskaraz. Hasiera batean, bereziki landuko ditugun gaiak ondorengoak izango dira:
- Dronen arauak, arautegia eta erregulazioa, lasai hegan egiteko betebeharrak ezagutzeko.
- Hardwarea eta askotariko dronen eraikuntza. Drone eta RC gailu komertzialen gainetik zeureak sortzen ikasteko.
- FPV dronak (First Person View delako dronak). Zirkuituetan lasterketak eta freestyle egiten ikasteko.
Ondorioz, dronak nola eraikitzen diren eta nola erabili daitezkeen azaltzen ahaleginduko gara. Era berean, webgunea ez dago drone komertzialei bideratua, ez eta dron komertzial edo zinematikoak erabilita egin daitezkeen ikus-entzunezko lanetara bideratua.
Prest zara drone eta urrutiko gailuen gaiari heltzeko?